Boga Argia

Ezaugarriak:
  • Estiloa: Pilsen Ale
  • IBU-Mikaztasuna: 18
  • EBC-Kolorea: 10
  • ABV: %5
Lehengaiak:
  • Lupuloa: Columbus (Olite), Chinook, Citra, Sterling (USA)
  • Legamia: Ale
  • Malta: 100% pilsen (Araba)

 

12 botilako packa

19,00

Dastaketa packa

Gure garagardo guztiak probatu nahi dituzu? Eskuragarri duzu 6 botilako packa.

Leienda:

Mundua aldatu nahi duten ameslariak gara. Kantauri itsasoko abenturazaleak, Euskal Herriko arraunlari eta marinelak bezalaxe.

Euskal Herriko arrantzaren historia

Dastaketa nota:

Urre kolore argia, apar txuria eta itxura gardena. Malta ukituen zapore arina eta mikaztasun puntu bat amaieran. Suabea eta orekatua.

Maridajea:

Pizza eta pasta platerei laguntzen dien, baita arrain urdinari ere. Hala nola atunari, ezpatarrainari eta antxoei, baita eskabetxeko jakiei ere. Zapore sendokoak direnez eta koipe ugari dutenez, garagardoak ahosabaia garbitu eta freskatzen laguntzen digu.

2019

BARCELONA BEER FESTIVAL

Pale Malty European Lager 2. saria