Gure Ametsa

Jendeak euskal garagardo naturalaz gozatu eta mundua aldatzeko egarria ase dezan arraun egiten dugu. Esperientzia gastronomikoaz haratago, kulturala, soziala eta eraldatzailea baita. Honako hau, kantauriko itsasoko abenturazaleei egiten diegun omenaldia da.

Gure Garagardoak

Boga kooperatiban euskal garagardo naturala ekoizten dugu, beti ere, kalitatezko lehengaiak eta bertoko hornitzaileak lehenetsiz. Lau mota ditugu katalogoan, bai eta lote esklusiboak zein kolaboraziozkoak ere. Dagoeneko zure eskaria online dendaren bitartez egin dezakezu, aste baten buruan zure gogoa asetzen ahaleginduko gara.

Gure Zerbitzuak

Artisau garagardoa ekoiztu eta banatzeaz gain bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditugu: Bisita gidatuak gure fabrikan, ekoizpen tailerrak, dastaketa txokoa, lote esklusiboak edota kañeroen zerbitzu teknikoa. Modu honetan, gure eskaintza eta zure esperientzia gastronomikoa osatzea bilatzen dugu.

Non eskatu boga?

Mapa bilatzaile hau eskaintzen dizugu Boga Garagardoaz gozatzeko inguruan dituzun establezimenduak modu errez eta arin batean aurkitu ahal izateko. Non zauden adieraztea besterik ez duzu eta salmenta puntuak agertuko zaizkizu. On egin!