Bogari buruz
Gure ametsa, kooperatibaren balioak, taldekideak eta enpresaren konpromisoa ezagutu nahi baduzu, eskura gaituzu.Gure balioak
Euskal Garagardoa
Produktu naturala
Enpresa kooperatiboa
Kultura berria
Gure historia
Gazte eta inkonformistak gara, beste mundu eta garagardo kultura bat posible direla sinetsita gaude. Horregatik, abentura kolektibo honetan murgildu eta izen propioarekin itsasoratzea erabaki genuen: Boga!
Itsasoa gure kulturaren parte da eta harreman estua du euskal gastronomia eta kirolarekin. Era berean, garagardoaren sinbolo eta metafora da, bere milurteko izaeragatik, olatuen indarra, freskotasuna eta abar.
Gainera, Boga markak gure historiaren hastapenekin bat egiten du, duela 13 urte Bilboko hainbat gune sozialentzako artisau garagardoaren lehen litroak ekoizten hasi ginenean. Hain zuzen ere, garagardo-multinazionalen monopolioaren aurrean aisialdi eta produkzio alternatiba bat sortzen saiatzen ginenen toki berean, El niño de las pinturas artista famatuaren grafiti bat altzatzen zen, gure enpresa-proiektuaren espiritua oso ondo adierazten zuena: Gazteen traineru bat taldearen indarraz arraun egiten, beraien historiaren protagonistak, etorkizunari aurre egiteko eta beraien inguruan dagoen guztia aldatzeko ilusioarekin.
2014. urtean ontziaren eraikuntza eta martxan jartzearekin batera hasi zen bidaia, Bizkaiko kostaldetik indarrez abiatu eta gero, itsasoak zeharkatu eta mundu zabalean zehar barreiatzeko asmoz.
2022an 8 urte bete ditugu taldearen indarrarekin arraun egitenez. Hauxe da gure tripulazioa:
Gure taldea
ALBA DONADEU
Ekoizpen arduraduna
ENEKO UNGIL
Distribuzioa eta komertziala
IÑAKI LEONARDO
Logistika arduraduna
URTZI UGALDE
Marketing eta salmentak
Gure fabrika
Sariak
Hau da gure helburuak erdiesteko mimoz eta iraunkortasunez egindako lanaren emaitza. Enpresaren aintzatespenak aurkezten dizkizuegu jarraian:
2019
PESMES (UPV-EHU)
Mikroenpresa kategorian marketing proiektu onenaren saria
2015
URRATS BAT
Enpresa ekintzaileari 1. saria
Proiektua Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak finantzatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak 2i 2021 eta 2022 programaren barruan, eta EGEFen kofinantziazioa du