Boga Beltza
Irlandar estiloko garagardo beltza. Zetadun testura, apar ugaria eta orekaturiko mikaztasuna. Kafea, txokolatea, banilla eta malta txigortuen usain eta zapore bizikoa.
17,00€ – 55,00€
50 € edo gehiagoko eskariekin bidalketa dohan aterako zaizu. Baita zuzenean fabrikara edo Bilboko bilgunera hurbiltzen bazara.
Ezaugarriak:
- Estiloa: Irish Extra Stout
- IBU-Mikaztasuna: 35
- EBC-Kolorea: 80
- ABV: %6.3
- 33 zl-ko botila
Lehengaiak:
- Lupuloa: Cascade, Kent Goldings
- Legamia: Ale
- Malta: Pale Ale, Chocolate, Caragold, Crystal, Brown, Oats, Roasted Barley
- Besteak: Banilla, Kafea, Txokolatea, Laktosa
Leienda:
Pirata izaerako garagardoa, Ingalaterra eta Espainiako armada ontziak
eraso zituzten euskal kortsarioei keinua eginez.
Dastaketa nota:
Kolore beltza, testura suabea eta apar ugaria. Kafea, txokolatea eta banillazko usain indartsua. Garagar txigortua eta karamelu ikutuez beteriko zapore goxoa. Amaiera luzea eta mikaztasun ertain lehorra.
Maridajea:
Oso ondo doa arrain, itsaski, muskuilu eta txirlekin; gazta gogor eta leunekin, urdaiazpiko iberikoarekin, txerri-haragi eta chucrutarekin. Probatu txokolate eta postre gozoekin, hala nola trufak, hostopilak, euskal pastela eta intxaur-saltsa.
2022
Barcelona Beer Festival
Irish Extra Stout 2º saria
2018
SanferBeer
Irish Extra Stout 1º saria
BARCELONA BEER FEST
Irish Extra Stout 1º saria
2017
ANTXOBEER FEST
Irish Extra Stout 1º saria
Erosketa baldintzak:
- Entregatzeko epea: 2-7 lanegun.
- Ordainketa: Bizum, bankako transferentzia, kreditu-txartela (Redsys bidez) edo Paypal.
- Bidalketa gastuak: 5€ eskaintza berezirik egon ezean.
- Itzulpenak: informazio gehiago.