Bisita gidatuak, dastaketa txokoa, lote esklusiboak, kañeroen alokairua, tailerrak etab. eskeintzen ditugu esperientzia gastronomikoa bere osotasunean gozatzeko.
BISITA GIDATUAK
Bisita gidatua edozein pertsona edo talde interesatuari zuzendua dago eta 10€-ko sarrera aurretiaz ordaindu beharko da. 10 lagunentzako plaza mugatuak izango dira.
Bisitan zehar, kooperatiba eta ekoizpen prozesua gertutik ezagutu ahal izango duzu. Horrez gain, gure garagardoekin egindako dastaketa profesionalaz gozatu ahal izango duzu.
Bisitak hilabeteko azken ostiralean egingo ditugu (jai egunak salbu), 19:00etatik 20:30etara. Hala ere, 8-10eko taldeentzat moldatu dezakegu egutegia, horretarako gurekin kontaktatzea besterik ez duzu.
Dastaketa gune bat sortu dugu taberna gisara funtzionatuko duena eta hilabeteko azken ostiraletan 20:00etatik 24:00etara zabalik egongo dena.
Gure garagardoak modu zuzenean eta fresko freskoak dastatu ahal izango dira barran instalatu ditugun 4 kañeroei esker. Gainera, dastaketak, produktu berrien aurkezpenak edota gertuko musika taldeen kontzertuak antolatuko ditugu bertan.
Horrez gain, erakunde, enpresa edo koadrilentzat modu esklusiboan txokoa erabiltzeko aukera dago. Katering zerbitzua izango dugu ere inolako ardurarik ez izateko.
Lankidetzako fabrika bat gara, eta hirugarren markei ere ematen diegu zerbitzua. Garagardo pertsonalizatuak egiten ditugu nomada, elkarte edo bestelako enpresentzat. Ostalaritza, kultura, kirola edo enpresa arloan lan egiten duten talde eta ekitaldietarako baliabide material eta komunikatibo interesgarria da.
Garagardo mota, etiketa diseinua eta formatuak kustomizatzeko gaitasuna daukagu, bai eta ekoizpen prozesuan parte hartzeko aukera eman ere. Kopuru minimoa eta salneurria garagardo motaren eta proposamenaren araberakoa izango da.
Jarri gurekin kontaktuan eta saiatuko gara zure beharrizanak asetzen.
Dastaketa gune bat sortu dugu, tap room edo taberna bezala funtzionatuko duena.
Gure garagardoak modu zuzenean eta fresko freskoak dastatu ahal izango dira barran instalatu ditugun 4 kañeroei esker. Gainera, dastaketak, produktu berrien aurkezpenak edota gertuko musika taldeen kontzertuak antolatuko ditugu bertan.
Horrez gain, erakunde, enpresa edo koadrilentzat modu esklusiboan txokoa erabiltzeko aukera dago. Katering zerbitzua izango dugu ere inolako ardurarik ez izateko.
Taberna edota Jai herrikoi zein kultur ekitaldietarako kañeroen muntai, erabilpen eta matxura zerbitzua eskeintzen dugu. Txosnetarako iturriak, barra mugikorra, mahai gaineko kañeroak, etab.
Baldintzak eta aurrekontua kontsultatu konpromiso barik.