Zerbitzuak

Bisita gidatuak, dastaketa txokoa, lote esklusiboak, kañeroen alokairua, tailerrak etab. eskeintzen ditugu esperientzia gastronomikoa bere osotasunean gozatzeko.

BISITA GIDATUAK

  • Bisita gidatua edozein pertsona edo talde interesatuari zuzendua dago eta 16€-ko sarrera aurretiaz ordaindu beharko da. 20 lagunentzako plaza mugatuak izango dira. Klikatu botoian bisita egun posibleak ikusteko.
  • Bisitan zehar, kooperatiba eta ekoizpen prozesua gertutik ezagutu ahal izango duzu. Horrez gain, gure garagardoekin egindako dastaketa profesionalaz gozatu ahal izango duzu.
  • Zortzi lagun baino gehiagoko taldea bazarete, beti antola dezakegu zuon neurrirako bisita. Horretarako, jarri gurekin harremanetan.

BOGA TAPROOMA

  • Dastaketa gune bat sortu dugu, tap room edo taberna bezala funtzionatuko duena hainbat ekitaldietarako.
  • Gure garagardoak modu zuzenean eta fresko freskoak dastatu ahal izango dira barran instalatu ditugun 4 kañeroei esker. Gainera, dastaketak, produktu berrien aurkezpenak edota gertuko musika taldeen kontzertuak antolatuko ditugu bertan.
  • Horrez gain, erakunde, enpresa edo koadrilentzat modu esklusiboan txokoa erabiltzeko aukera dago. Katering zerbitzua izango dugu ere inolako ardurarik ez izateko.

Zure garagardo propioa

  • Lankidetzako fabrika bat gara, eta hirugarren markei ere ematen diegu zerbitzua. Garagardo pertsonalizatuak egiten ditugu nomada, elkarte edo bestelako enpresentzat. Ostalaritza, kultura, kirola edo enpresa arloan lan egiten duten talde eta ekitaldietarako baliabide material eta komunikatibo interesgarria da.
  • Garagardo mota, etiketa diseinua eta formatuak kustomizatzeko gaitasuna daukagu, bai eta ekoizpen prozesuan parte hartzeko aukera eman ere. Kopuru minimoa eta salneurria garagardo motaren eta proposamenaren araberakoa izango da.
  • Jarri gurekin kontaktuan eta saiatuko gara zure beharrizanak asetzen.

EKOIZPEN TAILERRA

  • Garagardo artisauaren maitalea edo home brewerra bazara eta ekoizpenaz gehiago jakin nahi baduzu gurekin batera gehiago ikasi dezakezu.
  • Ekoizpen plangintzaren arabera eguna aukeratu dezakezu eta 4 orduz gutxi gora behera zure eskuekin lan egiteko aukera ematen dizugu.
  • Euskal Herrian dauden garagardo fabrikarik handienetakoa da gurea eta teknologikoki ekoizpen planta punteroa da.
  • Profesional handiek gidatuko dute formakuntza, tartean BJCP epailea eta garagardo maistra den Alba Donadeuren eskutik.

ZERBITZU TEKNIKOA

  • Taberna edota Jai herrikoi zein kultur ekitaldietarako kañeroen muntai, erabilpen eta matxura zerbitzua eskeintzen dugu. Txosnetarako iturriak, barra mugikorra, mahai gaineko kañeroak, etab.
  • Baldintzak eta aurrekontua kontsultatu konpromiso barik.

Garagardo berriak