Garagardoak

Aukeratu zure Boga garagardorik gustokoena. Dagoeneko zure eskaria online dendan egin dezakezu, aste baten buruan zure gogoa asetzen ahaleginduko gara.

Katalogoa

Boga Pilsen

Boga Argia

Arabako lehengaiekin ekoiztutako garagardo argia. Malta zapore nabarmena eta gorputz arina, lore-usaina eta amaiera mingotsarekin.

IBU-Mikaztasuna: 18
ABV: %5
Neurria: 33zl

Boga Amber

Boga Tosta

Garagar eta gari maltadun garagardo gorrixka. Karamelozko zapore bizia eta gorputz krematsua. Lur ikutuko usaina eta erdi-baxu mailako mikaztasuna.

IBU-Mikaztasuna: 25
ABV: %5.5
Neurria: 33zl

Boga Ipa

Boga Lorea

Estilo amerikarreko garagardo lupulatua. Urre kolorekoa, lupulu zitriko eta belardunen usainarekin, fruta tropikalen zaporea, bukaera luze eta lehorra duena.

IBU-Mikaztasuna: 70
ABV: %6
Neurria: 33zl

Boga Stout

Boga Beltza

Irlandar estiloko garagardo beltza. Zetadun testura, apar ugaria eta orekaturiko mikaztasuna. Kafea, txokolatea, banilla eta malta txigortuen usain eta zapore bizikoa.

IBU-Mikaztasuna: 35
ABV: %6.3
Neurria: 33zl

Edizio mugatuak eta elkarlanak

Boga Basque Fresh Hops – Limited edition

Nitro Black is Beltza

Black is Beltzarekin elkarlanean sortutako Imperial Stout motako garagardo beltza. Imperialismoaren kontrako aldarrikapen zaporetsua.

IBU-Mikaztasuna: 30
ABV: %11
Neurria: 33zl

Boga Basque Fresh Hops – Limited edition

Basque Fresh Hops

Double IPA estiloko 2019ko uzta-garagardoa (Harvest). Erriberriko Cascade lupuluaren lore freskoarekin ekoiztua.

IBU-Mikaztasuna: 100
ABV: %8
Neurria: 33zl

Boga Pilsen

Bog & Roll

Berliner Weisse estiloko garizko garagardo zuria, Jamaikako piperminaren usain espeziatukoa.

IBU-Mikaztasuna: 5
ABV: %3.5
Neurria: 33zl

Boga Pilsen

Libre

Alkoholik gabekoa eta malta zein lupuluaren zaporez beteriko Pale Ale estiloko garagardo freskagarria.

IBU-Mikaztasuna: 7
ABV: %0.7
Neurria: 33zl

Boga Pilsen

Klika Garagardoa

AEK-rekin elkarlanean KORRIKA 21erako sortutako garagardo gorria.

IBU-Mikaztasuna: 25
ABV: %5.5
Neurria: 33zl

Boga Pilsen

Empoweradas

Juicy NEIPA estiloko garagardoa, La Pirata eta Bogako emakumeek diseinatu eta ekoiztua.

IBU-Mikaztasuna: 30
ABV: %6
Neurria: 33zl

Boga Pilsen

North Wave

Brut IPA estiloko garagardo arina, lehorra eta lupulu aromatiko handikoa. Dougall´s garagardo aitzindariarekin elkarlanean ekoiztua.

IBU-Mikaztasuna: 40
ABV: %6
Neurria: 33zl

AEK 20. Korrika

Black is Beltza

Fermin Muguruzarekin elkarlanean sortutako Stout motako garagardo beltza. Arrazakeriaren kontrako aldarrikapen zaporetsua.

IBU-Mikaztasuna: 40
ABV: %6.3
Neurria: 33zl

AEK 20. Korrika

RedVolution

Garagardo gorrixka, maltatsua eta mikatza. La calavera eta Koop57rekin elkarlanean ekoiztutako Red IPA motako edizio mugatua.

IBU-Mikaztasuna: 70
ABV: %7.5
Neurria: 33zl

AEK 20. Korrika

Boga AEK Korrika

Euskara eta euskal kulturaren maitaleentzat eginiko Pilsen motako garagardo natural argia. AEKrekin elkarlanean KORRIKArako mugatutako edizioa.

IBU-Mikaztasuna: 18
ABV: %5
Neurria: 33zl

Hemen duzu euskal garagardo naturalaz gozatzeko urte honetarako prestatu dugun katalogo berritua. Bertan, gure produktu eta zerbitzu guztien inguruko ezaugarriak aurkituko dituzu, bai eta beheko loturan deskargatu ere. Tarifa eta promozioen inguruan informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.