Boga Jaia 2026: 12 urte ospatzen

Ilusioz gaude beste urte bat ospatzeko eta zurekin partekatu nahi dugu. 2026ko maiatzaren 15ean, Bogak bere 12. urteurrena ospatuko du Boga Jaireko edizio berri batekin, Mungiako bere garagardotegian.
Aurtengoa oso berezia izango da, Zuku Tropical IPA-ren aurkezpen ofiziala egingo baitugu, dastaketa barne. Gainera, food truck-ak eta zuzeneko musika izango dira 19:00etatik aurrera Bizkaiblues eta Ardi Galduak taldeekin.
Sarrera doakoa da. Zure zain gaude!

