Gure balioak

Etikoa

Ekonomia sozialean saretutako proiektua da. Koop57 finantza erakundea eta 100 herritar, tabernari, elkarte eta konpartsa baino gehiagoren babes ekonomikoarekin jaioa.

Berritzailea

Industria handiek asetzen ez duten beharrizanei erantzuten diegu produktu bereizgarriak eskainiz. Aldi berean, garapen teknologiko iraunkorra bultzatzen dugu.

Ekintzailea

Hainbat alorretan jantzitako gazte taldea gara: ingeniaritza kimikoko doktoreak, enpresa kudeaketako adituak eta ingurugiro zein gizarte zientzietan lizentziadunak.

Bertokoa

Elikadura burujabetza oinarritzat hartuz ekoizpen katea zaindu nahi dugu, gure inguruan aurkitzen diren lehengaiak lehenetsiz eta hurbileko ekonomia indartuz.

Kooperatiboa

Langileok gara enpresaren kudeaketaren arduradunak eta erabaki garrantzitsuenen jabeak. Eredu demokratiko eta justua, baita enpresarentzat eraginkorra ere.

Naturala

Ingurugiroa eta osasuna zaintzen duen produktu jasangarriak ekoizten ditugu, pasteurizazio gabe egina eta garagardoaren kalitatea gutxitu dezaketen inolako gehigarririk gabea.